2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

AMAIERA

Logotipoa, negozio ideia, ekoizpen plana, planoa, kalkulu orria, baimenak, tramiteak, nominak etab. egin ondoren, gure proiektuaren amaierara iritsi gara! Espero dugu proiektu hau noizbait martxan jarri ahal izatea eta elkar ikustea. Eskerrikasko irakurtzeagatik, besarkada bat.

Idoia Olazabal eta Sheila Carvajal

2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

PLANOA


1. Ludotekaren sarrera eta areto nagusia da, bertan, alde batetik, eskulanak, merendolak eta bestelako jarduerak egiteko mahai handi bat dago, eta bestetik, telebista bat pelikulak ikusteko edo play station-arekin jolasteko, sofaz inguratuta. Gainera, kortxo handi bat dago umeen marrazkiak eta muralak jartzeko eta armairu bat jostailuak eta ludotekako materiala gordetzeko.

2. Hezitzaileen bulegoa da, hau, gurasoekin bilerak egiteko, ludoteka aurrera eramateko lanak burutzeko, etab.-entzako erabiliko da.

3. Ikasketa gela da, etxekolanak egiteko eta klase partikularrak emateko erabiliko da.

4. Neska eta mutilen komunak.

5. Haurren gela da, bertan, joko ezberdinak eta mahaiak dituzte.

6. Psikomotrizitate txokoa da eta hau, haurren gelatik hesi batez ezberdintzen da. Bertan psikomotrizitate materiala dago haurrek jolas dezaten.

2013(e)ko urriaren 31(a), osteguna

EGUTEGIA

Egutegiari dagokionez, eskolakoa jarraituko dugu, irailean hasiz eta ekainean bukatuz. 
Gainera, uztaileko hilabetera arte luzatzeko aukera emango diegu behar dutenei, hala ere, goizetan 
bakarrik irekiko da.

JARDUERAK

Egunero haurrek ordu bat dute beren etxekolanak egiteko, guk hauei behar duten laguntza ematen diegu.

Tailer ezberdinak egiten ditugu (eskulanak, bitxiak egiteko tailerra, muralak egitea, birziklatzeko materiala 
berrerabiliz instrumentu eta objektu desberdinak egitea, txotxongilo tailerra, papiroflexia tailerra, antzerki 
tailerra, sukaldaritza tailerra, originaltasuna lantzeko tailerra…)

Dinamikak (jolasak, lehiaketak, gymkanak…), pelikula saioak, ipuin kontaketak, karaokea... 
Denbora libretan, nagusienek, zona ludiko bat edukiko dute mahai joko desberdinekin, besteak beste: ping 
pong mahaia, futbolina, partxisa, kartak, dominoa, twister… 

Bestalde, hilabeteko lehen eta azken asteburuko larunbatean irteeraren bat antolatuko dugu, Euskal 
Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko. Gurasoek, aukera izango dute gurekin batera etortzeko eta beraien 
umeekin egun zoragarri bat pasatzeko. 

Gainera, hilabeteko azken ostiraletan hilabete horretan etorri diren umeen urteak ospatuko ditugu denok 
batera zerbait berezia eginez.

ZERBITZUA

Muxugorri ludotekan 3-14 urteetako umeak egoteko aukera izango dute.

Ordutegia: arratsaldeko 17:00tatik 20:30etara. 

Haurrak, hiru taldeetan banatuko ditugu adinaren arabera:
  •  3 urtetatik 6 urtetara
  •  7 urtetatik 10 urtetara
  •  11 urtetatik 14 urtetara

KONTAKTUA

Gure kokapena: Kardaberaz Kalea, Hernani (Gipuzkoa)
E-maila: muxugorriludoteka@gmail.com
Telefonoa: 943 55 77 33
Google +: +Muxugorri
https://plus.google.com/u/0/109503089684823012603/posts


PREZIOAK

PREZIOAK
8€
Ordu bat
15€
Arratsalde osoa
50€
Aste osoa
150€
Hilabetea
BONO BEREZIA
300€
50 ordu
%15 deskontua
Familia ugarientzat